Ayuntamiento de Asteasuwww.asteasu.net
disminuir fuente ampliar fuente

Se firma el contrato para construir la escuela nueva

ASTEASUKO UDALAK eta EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAK, joan den apirilaren 14 an , haur hezkuntzako eraikuntza berri bat eraiki eta gaur egungo eraikinaren hobekuntzarako hitzarmena sinatu dute. Eraikuntza berrian, Haurtzaindegia ere izango da.

Lan hauen zenbatekoa 2.198.160,00 euroko da (BEZ barne)

Kopuru hau bi entitateen artean finantzatuko da, ondoren zehazten den modura:

  • Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila): 1.384.841,00 euro
  • Asteasuko Udala: 813.319,00 euro

Sinatutako hitzarmenaren arabera, Asteasuko Udalak obren proiektuaz, konkurtsora ateratzeaz eta esleitzeaz arduratuko da.

Obrak, 2009 ko irailean hasiko dira, eta urte t’erdiko epean amaituko dira.

Obra hau amaitzean, gaur egungo eskola txikiak desagertuko dira eta Eskola osoa eremu baten barne egongo da, gaur egungo eraikuntzen zatiketa saihestuz.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative