Asteasuko Udalak, 2009 ko martxoaren 26 an ospatutako Ohizko Udalbatzan, honako ERABAKIAK hartu ditu:
LEHENA:2009ko uztailaren 1etik aurrera ziklo integralaren kudeaketa Gipuzkoako Ur kontsorzioarekin batera eskaintzea era kontsortziatuan, Udal hau erakunde horren kide izango delarik, eta bereziki “ Aguas de Gipuzkoa-Gipuzkoako Urak S.A. “ ren bidez.
Zerbitzu horrek alta eta bajako sareen kudeaketa suposatzen du, hornidurari nahiz saneamenduari dagokionean, baita beharrezko inbertsioak eta hobekuntzak gauzatzea ere..
BIGARRENA: Uraren ziklo osoari dagokion zerbitzua arautzen duen ordenantza onartzea, eta Gipuzkoako Ur Kontsorzioari baimena ematea hura gaurkotzeko edota aldatzeko, egoki irizten duenean.
HIRUGARRENA: 2009ko uztailaren 1etik aurrera Gipuzkoako Ur Kontsortzioak onartu dituen tasak onartzea, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari baimena ematea tasa horiek gaurkotzeko, tarifen egitura aldatu gabe, 2/2004 Foru Arauaren 7.2 artikuluak ezarritakoari jarraituz..
LAUGARRENA: Uraren ziklo integralaren kudeaketarako sinatuko den Lankidetza-Hitzarmenaren Testua onartzea, eta horren ondorioz Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren esku uztea uraren ziklo integralaren tasei eta prezioei dagokien kudeaketa, kitapena eta bilketa.
BOSTGARRENA: Udaleko Alkate-Lehendakariari almena ematea uraren ziklo integralaren kudeaketarako Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu beharreko hitzarmena sinatzeko.
SEIGARRENA: Hartutako erabakiak jendaurrean jartzea 30 lanegunez. Horretarako, iragarkiak argitaratuko dira Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, Udaletxeko iragarki taulan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko egunkaririk zabalduenetako batean.