Tolosako eskualdean kokatua, Asteasu, Tolosatik 10,5 kilometrora eta Donostiatik 23 kilometrora, Ernioko mendioinean kokaturik dago. Oria ibaian bere urak isurtzen dituen haran berezi baten erdiagunean kokatzen da.
Asteasu 16,6 Km2-ko azalera du. Ia lotuak dauden bi gune txiki dauzka: Goiko gunean, Elizmendi, bere tontorrean San Pedro eliza duen muino txikia eta behekaldean, Beheko Kalea, Asteasuko Udaletxearekin.
Udalaren mugak
| Iparraldetik |
Aia |
| Hegoaldetik |
Larraul
Alkiza |
| Ekialdetik |
Zizurkil
Villabona
Anoeta |
| Mendebaldetik |
Errezil |
Nola iritsi?
N-I-tik barrena, Billabonako irteera hartu, herria zeharkatu eta haranetik zehar pasatzen den errepidea hartuz gero, Asteasura iristen da (4 kilometro Billabonatik).
Kostaldeko errepidetik Orio eta Zarautz artean dagoen Orioko gainaldetik, Aia-rantz abiatzen den errepidea hartuaz, Pagoetako mendi magala inguratu eta Laurgain parketik pasa. Andatzarrateko muinora iristen denean, Asteasuako haranaren inguru hobezinak ikusten dira.