Antzinaroa
Antzinaroan Asteasu Udalerriaren izatea bi dolmenek baieztatzen dute: Sagaingo Ordekakoa eta Otagaingoa. Biak Andatza-Ernioko megalitikoko estazioan daude.
Froga antzinena hiru makila, suge karabilkatu bat eta gurutze forman aurkitzen diren bi giltza dituen, brontzezko zigilu bat da. Bere inskripzioan irakur daiteke: “+ Asteasu, Aiztondoko Alkatetza Nagusia”. Zigiluaren eskutokian idatzita dago urtea “1.203”.
Asteasuko Alkatetza
1375 eko Gipuzkoako Ermandadeko Ordenantzek Aiztondo Alkatetzaren izatea baieztatzen dute, “Aiztondo, Areria eta Saiaz”, 3 Alkatetzen aipamena egiten dutenean.
Ondoren 1.397ko Probintzietako Ordenantzetan espreski aipatzen da Asteasuko Alkatetza ,garai hartan Asteasu, Larraul, Soravilla, Lasarte eta orduan Astigarraga zenak osatua.
Udal Ordenantzak
1.534 ezkeroztik Asteasuk Karlos V-enak, Toledon, emandako Udal-ordenantzak ditu. 1.558ean, Juana Enperatrizak Aiztondoko Alkatetza Nagusiko makila Juan de Borja, Oñaz eta Loiolako Etxeen Jaunari, eman zion eta berak 1606 urte-arte mantendu zuen, hau da, bere heriotza-arte.
Juan de Borja Jaunak hiru alkateorde aukeratzen zituen bere ordezkari izateko: bat Asteasun, beste bat Urnietan eta hirugarrena Astigarragan. Bere heriotza ondoren Esquilache-ko Printzea zen Francisco Jaunak makila hartu zuen baina hemengoa ez zenez gero Probintzia osoa bere aurka jarri zen. 1.659tik aurrera Asteasuk Larraul-ko eta Soravilla-ko eta bere Alkatetza aukeratzeko ahalmena lortu zuen.
Asteasuko Udaletxea 1.760ko urtean inauguratu zen. Bere Artxibategia 1.813 an erre zen frantsez gudataldeek eragindako sutearen ondorioz.
Ospetsuak
Julian Lizardi (1.695 - 1.735) martiria.
Juan Bautista Aguirre Elola (1.742 - 1.823)
Bernardo Atxaga (1.951) idazleak.
Pello Errota bertsolaria (1.840 – 1.910).
Eraikin historikoak
Udaletxea: 1.760 an Jose Lizardi jaunak eraikia. Bere aurreko fatxadan hiru arku eta bi balkoi handi ditu eta tartean herriko armarria kokatzen da.
San Pedro Eliza: solairuak gurutze latinoaren forma du. Bere portada erromanikoa da eta erretaula nagusia barroko estilokoa. Erretaularen erdiko nitxoan patroiaren irudi bat dago, Juan de Anchietak zizelatua. Erretaula Nagusiaren beste zatiak XVIII mendean galdu ziren. Eliza barruan harri osokoa den tailatutako ponte gotiko bat dago. Bataiarri honetan Asteasuko armarria bi aingeruk sostengatua.
Santa Cruz baseliza: Elizmendi auzoan dago. Bere barruan XIV mendeko Ama Birjinaren irudi gotiko bat egon zen, eta gaur egun Donostiako Elizbarrutiko Museoan aurkitzen da.
Santa Marina baseliza: eraikuntza tenplarioa.
Baserriak Euskal herri - arkitekturaren eredu hoberenetarikoak dira.