Ayuntamiento de Asteasuwww.asteasu.net

GIZARTE ZERBITZUAK

Tutoretzapeko baserria Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sareko ekipamendua da, jendearentzat bizitoki izateko. Udal Gizarte Zerbitzuek hirugarren adinekoen bizi-kalitatea sustatzeko ezarritako ildoan baliabide espezifikoa da.
  Baserriaren Funtzionamentu Arauak PDF
Teleasistentzia zerbitzuaren helburua arrisku, babesik eza, mendekotasun edota urritasuna duten pertsonak beren etxean jarraitzea da, beren eskaerari erantzunez eta beren autonomia eta segurtasuna indartuz. Gizarte izaera duen zerbitzu tekniko honek erabiltzaileak larrialdien arretarako zerbitzuekin lotzen ditu, esparru horretan dauden komunitate baliabideak mugiaraziz.
  Teleasistentzia Arauteko Udal Erreglamendua PDF
Larrialdietarako apartamentu izena dauka larrialdi egoeran daudenei zuzendua dagoelako, etxebizitza halabeharrez uztera behartuta daudenei, alegia (etxebizitza erortzeko zorian dagoelako, etxetik bidali egin dituztelako, etxeak su hartu duelako edo bizikidetza arazoak dituztelako). Beraz, lehentasuna emango zaie egoera jakin baten ondorioz non bizi ez dutenei.
  Emergentzietarako Apartamendua PDF


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz