Edukin nagusira joa

Menu nagusira joan

asteasu.net

Bilatzailea

Hizkuntzak

Hemen zaude: Hasiera > Informazioa > Urteko ekintzak

Urteko ekintzak

San Pedro jaietako irudia

San Pedroren Patroi-jaiak: Ekainaren 29an. Besperan hasten dira jaiak (Ekainaren 28an) eta bost egun irauten dute. Bere programan Mari Sorginaren jaitsiera eta “San Pedro Saria” txirrindulariko froga. Biak Ekainaren 28an ospatzen dira. Beste egunetan beste zenbait ekitaldi ospatzen dira, meza nagusia; Herri-Kirolak; talde ezberdenitako musika; Jubilatuen Eguna; Haurren Eguna; herriko-afaria; esku-pelota; bertsolaris, etab. antolatuta daude. Urtero programa berri bat argitaratzen da, ekintzen eguna eta ordutegia jarrita.

Santa Marina jaietako irudia

Santa Marina Jaiak: Uztailaren 18an. Lau egunetan zehar Santa Marina Ermitan meza izaten da; herriko gazteen arteko Herri-Kirolak; txirrindularitzako proba Andazarrate mendiko igoera; bertsolariak; trikitixa, etab.

Abere, artisau eta baserri produktuen feriaren irudia

Ganadu, eskulangintza, eta baserriko produktuen azoka: irailaren azken igandean ospatzen da. Bere programaren barruan udaleko baserrietako ganaduaren erakuspena; baserrietako fruta eta barazki merkatua; nekazaritzako tresneen postuak; eskulangintzako postuak (bastoiak, zur-lanketa, eskulanak, etab.), daude. Egunean zehar Zubietako Joaldunak eta trikitilariak jotzen dute

Hamabostaldi Kulturala: Irailean ospatzen da. Bere programaren barnean aurkitzen dira mota ekintza ezberdinen artean umeentzako zinema eta antzerkia, euskaldun abeslari baten ekitaldia; nagusientzako zinema; txango kultural bat leku interesgarri bat bizitatzeko, etab. Aurkitzen dira.

Asteasu.net webgunearen informazioa

Web gune honek W3C-ak ezarritako estandarrak erabiltzen ditu: XHTML - CSS