Antzinaroa Asteasu Udalerriaren izatea bi dolmenek baieztatzen dute: Sagaingo Ordekakoa eta Otagaingoa. Biak Andatza-Ernioko megalitikoko estazioan daude.
Froga antzinena hiru makila, suge karabilkatu bat eta gurutze forman aurkitzen diren bi giltza ikusten diren, brontzezko zigilu bat da. Bere inskripzioan irakur daiteke: “+ Asteasu, Aiztondoko Alkatetza Nagusia”. Zigiluaren eskutokian idatzita dago urtea “1.203”.
Aiztondo Alkatetzari buruzko lehen aipamena 1.375eko idatzi batean agertzen da, Gipuzkoako Aroen Ordenantzetan hiru Alkatetzari buruzko erreferentziak egiten direnean, “Aiztondo, Areria eta Saiaz”.
Ondoren 1.397ko Probintzietako Ordenantzetan espreski aipatzen da Asteasuko alkatetzari buruz , antzinean Asteasuko Alkatetza, Asteasu, Larraul, Soravilla, Lasartek zeukan Urnietako partea eta leheno Astigarraga izan zena, osatzen zuten.
1.534ko urtetik aurrera Asteasuk Karlos V-ena Toledon emandako Udal-ordenantzak dauzka. 1.558ean, Juana Enperatrizak Aiztondoko Alkatetza Nagusiko zarta Juan de Borja “Señor de las Casas de Oñaz y de Loyola” Jaunari eman zion eta bere heriotzaldiaren eguna arte 1.606ean jabe izan zen.
Juan de Borja Jaunak hiru alkateorde aukeratzen zituen bere ordezkari izateko: bat Asteasun, beste bat Urnietan eta hirugarrena Astigarragan. Hil zenean Francisco Jaunak, Esquilache-ko Printzea, zarta hartu zuen baina hemengoa ez zenez gero Probintzia osoa bere aurka jarri zen. 1.659tik aurrera Asteasuk Larraul-ko eta Soravilla-ko eta bere Alkatetza aukeratzeko ahalmena lortu zuen.
Asteasuko Udaletxea 1.760ko urtean ireki berria zen. Bere erregistroa Frantzesako zereginetako soldaduak eragin zuten sutean, 1.813an, erre egin zen.
Julian Lizardi (1.695 - 1.735) martiria.
Juan Bautista Aguirre Elola (1.742 - 1.823) eta Bernardo Atxaga (1.951) idazleak.
Pello Errota bertsolaria (1.840 – 1.910).
Udaletxea: 1.760ko eraikina. Jose Lizardiaren eraginez. Bere aurreko fatxadan hiru uztai eta bi balkoi haundi ditu, beren artean hiriko harrizko erredola kokatua dago.
San Pedro Eliza: gurutze latinaren solairua dauka. Bere portada romanikoa da eta bere erretaula nagusia barroko estilokoa. Erretaularen erdiko nitxoan patroiaren irudi bat dago, Juan de Anchietak moldatua. Lehendabiziko erretaularen beste zatiak galdu egin ziren XVIII mendean. Eliza barruan harrizko atal batean tailatutako bataio-iturri gotiko bat dago. Bataio-iturri honetan Asteasuko erredola bi aingeru eskuetan ikusi daiteke.
Santa Cruz baseliza: Elizmendi auzunean dago. Bere barruan XIV mendeko Ama Birginaren tailu gotiko bat zegoen.
Santa Marina baseliza: tenplario fundazioakoa.
Baserriak adiguriz kisuztatuta, euskal herriko arkitektura talde hoberenetariko bat osatzen dute.
Web gune honek W3C-ak ezarritako estandarrak erabiltzen ditu: XHTML - CSS